Laneratzea sustatzeko programetan 10 pertsonek parte hartu dute aurten

Erredakzioa 2016ko mai. 25a, 11:02

Lana sustatzeko Amurrion burutu diren programetan epe luzeko hamar langabe aritu dira trebakuntza jasotzen eta lanean.

Lana sustatzeko Amurrion burutu diren programetan epe luzeko hamar langabe aritu dira trebakuntza jasotzen eta lanean. Bukatu berri diren ekimen horiek 2015eko azaroan jarri zituzten martxan.

Sartu Alava irabazi-asmorik gabeko eta gizarteratzerako erakundearekin batera gauzatu dituzte.

Proiektuen bitartez, besteak beste, lorezaintza, igeltserotza, margolaritza eta basoetako zein hiri-altzarietako mantenu-lanak egin dituzte herriko zein Administrazio Batzarretako hainbat eremutan.

Parte hartzaileek eskarmentua eta gaitasun profesionala lortu dute, gerora lan-merkatu sartzeko erraztasuna izan dezaten. Izan ere, ekimenak trebakuntza prozesu teorikoa eta praktikoa izan du.

25.000 euro gehiago 2016an

Lanbideren, Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Zerbitzuaren, eta Amurrioko Udalaren artean finantzatu dute ekimena.

Langabezian dauden pertsonentzako horrelako programak egiten jarraitzeko asmoa adierazi du Udalak. Aurten 194.000 euro gorde ditu Amurriok lana sustatzeko ekintza hauetarako, hortaz, aurten 25.000 euro gehiago daude aurreko urtearekin alderatuta.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide