Trukea sustatzeko azoka egingo dute maiatzaren 27an eta gauzak eramateko epea zabaldu dute

Erredakzioa 2016ko mai. 24a, 11:29

Laugarren urtez, Amurriok trukerako merkatua egingo du maiatzaren 27an, ostiralean. Egun horretan arratsaldeko 17:00etan ekingo diote ekimenari. CDak, liburuak eta jostailuak trukatzeko aukera egongo da, herritar guztiei zabalik. 

Laugarren urtez, Amurriok trukerako merkatua egingo du maiatzaren 27an, ostiralean. Egun horretan arratsaldeko 17:00etan ekingo diote ekimenari. CDak, liburuak eta jostailuak trukatzeko aukera egongo da, herritar guztiei zabalik. Gainera, jolasak eta bidezko merkataritzako txokolate-jana egingo dute. Ekintza guztiak Juan Urrutia plazan gauzatuko dira. Merkatu horren bitartez kontsumo arduratsua sustatu nahi du Udalak. Halaber, Bigarren eskuko objektuen trukea duin bihurtzea du xede.

Trukerako baldintzak

Elkartrukean parte hartzeko, maiatzaren 23tik 26ra bitartean Amurrioko udaletxera, udal liburutegira edota ikastetxera eraman beharko dira objektuak, identifikazio-zenbakia jarri eta erregistroan sartzeko.

Udaletik azpimarratu dute CDak, liburuak eta jostailuak direla trukatu ahal izango diren objektu bakarrak eta “garbi eta egoera bikainean” egon behar dutela. Pertsona bakoitzak gehienez hiru gauza aurkeztu ahal izango ditu merkatuan. Objektu bakoitzeko truke-txartel bat jasoko du eta txartel hori azokan interesatzen zaion beste gauza bat eskuratzeko erabili ahal izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide