Ruper Ordorika eta Igor Arzuaga musikarien kontzertua ikusteko 4 sarreren zozketa

Erredakzioa 2016ko mai. 20a, 17:06

Ruper Ordorika eta Igor Arzuaga musikariek kontzertua eskainiko dute hurrengo ostiralean, maiatzaren 27an ,Amurrio Antzokian, 21:30ean hain zuzen.

Sarrerak 10 euro balio du, baina Aiaraldea.eus-ek 4 sarrera zozketatuko ditu ostegunean. Zozketan parte hartzeko, albiste honetan iruzkina idatzi behar duzue eta, bide batez, azaldu zein den, zuen ustez, Ruper eta Igorren abestirik onena.

Jalgi egitasmoak gauzatuko duen egitarauaren barruan dago musika emanaldia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide