Eusko Jaurlaritzak antolatutako Dantza Garaikidearen XII. Zirkuituak hiru geldialdi egingo ditu hurrengo hilabetetan Amurrion. Gaur iritsiko da lehenengo dantza ikuskizuna Amurrio Antzokira. Kukai Dantza Konpainiaren “Gelajauziak” eszenatokia beteko du, Jon Maya eta Cesc Gelabert koreografoen harremanetik sortutako ikuskizuna.
Dantza eta kultur tradizioa egungo gizartera egokitzeko duten interesa islatzen da lanean. Koreografia horrekin, beren kezkak eta esperientziak azaldu nahi izan dituzte. Lanaren oinarrian bi euskal dantza daude: Gipuzkoako soinu zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak.
Bigarren emanaldia abuztuaren 17an izango da. Dantzaz Konapiniaren “Txoriak” ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da egun horretan. Azkenekoa, Aukeran Dantza Konpainiaren “Geltokia”, Antzokian izango da azaroaren 26an.