Amurriok Txakolin Eguna ospatuko du igandean

Erredakzioa 2016ko mai. 19a, 08:48

Aurtengo Txakolin Eguna maiatzaren 22an ospatuko dute Amurrion. Herriko kaleak, Juan Urrutia plaza erdigune, ardo berezi horren kolore, usain eta zaporez beteko dira prestatu duten egitarau zabalari esker.

Jaia 11:30ean hasiko da ohorezko aurreskua eta 2015eko Arabako Txakolina saria banatu ostean. Salvador Velillak jasoko du aurten omenaldia.

Aurtengo Txakolin Eguna maiatzaren 22an ospatuko dute Amurrion. Herriko kaleak, Juan Urrutia plaza erdigune, ardo berezi horren kolore, usain eta zaporez beteko dira prestatu duten egitarau zabalari esker.

Jaia 11:30ean hasiko da ohorezko aurreskua eta 2015eko Arabako Txakolina saria banatu ostean. Salvador Velillak jasoko du aurten omenaldia.

Goizean artisau azoka egingo dute, produktuen erakusketa eta salmentarekin. Gainera, tokiko eta kalitate goreneko produktu ugari dastatzeko aukera egongo da. Besteak beste, basatxerri, Label kalitatezko Oilasko Lumagorria, Kantauriko antxoak, Label kalitatezko Euskal Hanburgesa, Albizabal piparrak eta Amurrioko harategietako produktuak, odolostea, txistorra, saltxitxa zuriak, kreole txorizoa egongo dira.

Horiek probatzeko tiketak erosi beharko dira. 12:00etatik aurrera, txakolinpintxoa egingo dute herriko hainbat tabernek. 2 euroren truke, pintxoa eta Arabako Txakolina Jatorrizko Izendapeneko ardoa eskainiko dute.  

Garrafa lehiaketa

Egun horretan ere Arabako III. Garrafa lehiaketa egingo dute Arabako txakolina oinarri hartuta. Eguerdian hasiko da norgehiagoka eta 13:00etan ekingo dio epaimahaiak prestatutako edariak probatzeari. Sari banaketa 13:30ean izango da. 

Egun horretan Gesaltzako Bandaren emanaldia egongo da eguerditik aurrera eta arratsaldean, 15:30etatik 17:30etara erromeria egingo dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide