Euskararen erdigunea izango da herria maiatzaren 21ean

Erredakzioa 2016ko mai. 18a, 09:40

Amurriok 'Euskaraz bizi nahi dut' jaia ospatuko du berriro, aurten hilak 21ean. Egitarau zabala prestatu dute herriko elkarteek udalarekin batera euskararen erabilera aldarrikatzeko. Hala, kirol zein kultur ekintza anitz egongo dira herrian zehar egun horretan, goizetik hasita. 

Kirolarekin ekingo diote parte hartzaileek egunari. Goizeko 8:00etan Babio mendira irteera egiteko aukera egongo da Amurrio Trail Taldeari esker. 10:30ean, berriz, ordubeteko errugbi entrenamendua eskainiko dute parkean Nerbioi Rugby Taldeko kideek.

Gainera, zumba saioan aritzeko aukera ere egongo da 13:00etan herriko plazan. 

Umeentzako eskaintza zabala

Amurrion ere haurrentzako ekintzak egongo dira egun horretan. Izan ere, 11:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 18:30etara jolasak, tailerrak eta gaztelu puzgarriak antolatuko dituzte plazan. 

Gurasolagunak goiz horretan Luiaondora joango dira. Bizikletaz egingo dute erromesaldia eta bertan puzgarriek eta umeentzako jokoek ere itxarongo dituzte.

Kultur proposamenak egunean zehar luzatuko dira. Dantzaz gozatzeko, besteak beste, erakustaldia egongo da eguerdian parkean eta arratsaldez, Kukai Dantza taldeak 'Gela jauziak' ikuskizuna eskainiko du Larrinagako oinezkoen aldean. 

Herri bazkaria eta bertso-afaria

Egun osoko egitarauari eusteko herri bazkaria egingo dute San Anton plazan. Paella, pastela eta kafea eskainiko dute 10 euroren truke.

Parte hartzeko tiketak AEK, Aiara Dantza Taldea edota Kultur Etxean eros daitezke. Horren ondoren mus txapelketa ere egingo dute euskaraz.

Gauean, ordea, bertsotan arituko dira Miren Amuriza eta Iñaki Viñaspre. Gazte Asanbladak antolatuta, Gaztetxean egingo dute afaria 7 euroren truke. Txartelak erosteko Txokogorri edota Albizabalera jo beharko da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide