Ruper Ordorikak eta Igor Arzuagak doinuz beteko dute Amurrio Antzokiko oholtza

Ruper Ordorikaren kantuak himnoak dira edozein belaunalditako ameslarientzat. Euskal poeta handienen lerro gogoangarrienak are gogoangarriago bihurtu zaizkigu haren ahotsaren galbahetik igaro ondoren.

Eta haren musikari esker, gu libro gabiltza kaleetan, tirantedun galtza laranjaz jantzirik, libro-libro.

Nekez imajinatu dezakegu Ruperrentzat Igor Arzuaga baino konpainia hoberik taula gainean, pianoaren teklei eraginda, mundua hankaz gora jartzeko gai den artista.

Bi bardo. Musikaren bi artisau. Bi izar distiratsu, Amurrio Antzokiko oholtza argiz beteko dutenak.

Amurrio Antzokian arituko dira biak maiatzaren 27an, ostiralean, 21:30ean eta sarrerak 10 euro balioko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide