Amurriok kalera aterako du artea merkataritza dinamizatzeko

Erredakzioa 2016ko mai. 17a, 12:30

Amurrio Bideanek eta APYMCA elkarteak merkataritza sustatzeko “Street Art Amurrion” ekimena aurkeztu dute. Horren bitartez udalerriko hainbat merkataritza-guneetan 3Dko irudien amarruak jarriko dira ikusgai espaloietan margotuta; herriko kaleak erakargarriagoak bihurtu eta tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin. 

Amurrio Bidean eta APYMCA elkarteak merkataritza sustatzeko “Street Art Amurrion” ekimena aurkeztu dute. Horren bitartez udalerriko hainbat merkataritza-guneetan 3Dko irudien amarruak jarriko dira ikusgai espaloietan margotuta, herriko kaleak erakargarriagoak bihurtu eta tokiko kontsumoa sustatzeko helburuarekin. 

Ekimen honen protagonistak izango diren artelanak hautatzeko lehiaketa planteatu dute. Hala, parte hartzaileek obren zirriborroak bidali beharko dituzte maiatzaren 20a baino lehen. Jasotako proposamen guztietatik bost hautatuko dituzte, kontuan hartuta diseinua, originaltasuna eta tokiko merkataritza sustatzen duten elementuak. Lehiaketaren oinarriak www.amurrio.org webgunean kontsultatu daitezke. 

Artista irabazle bakoitzak 500 euro jasoko ditu sari moduan eta beste 300 euro materialak erosi eta lana gauzatzeko uztailaren 4 eta 5a bitartean. Obrak Frontoi kalean, Dionisio Aldama kaleko oinezkoen alderdian, Guk eskulturaren ondoan, Kultur Etxearen aurrean eta pasealekuan egongo dira. 

Herritarren sari berezia

Artearen munduarekin zerikusia duten bi pertsonak eta tokiko merkataritzaren ordezkari batek osatuko duten epaimahaiaz gain, Amurrioko herritarrek aukera izango dute gogokoen duten diseinuaren alde bozkatzeko ekainaren 6tik 9ra bitartean. Aurrez aurre bozkatu ahalko da, Kultur Etxean, eta baita Apymcaren aplikazioa erabiliz ere. Herritarren Sari Berezia 300 eurokoa izango da. Gainera, fase honetan bozkatzen duten herritar guztien artean Apymcaren 50 euroko bi opari-txartel banatuko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide