Amurrioko Antzokiak orain arte erabili izan duen 35 mmko pelikula proektagailua ordezkatu du. Hemendik aurrera erabiliko den sistema zinema digitalean oinarrituta dago eta proiektagailu berriak egitarau egonkorragoa eskaintzeko bide emango du.
Aretoan instalatu berri duten ekipamenduak zinema digitalean proiektatzea ahalbideratuko du. Izan ere, 35mmko pelikula proiektagailuak desagertzear dira, industria zinematografikoak gero eta kopia gutxiago ekoizten baititu formatu honetan. 35mmko kopien eskasia dela eta azken hilabeteotan Antzokiako arduradunek arazoak izan dituzte egitarau osatua eskaini ahal izateko. Bateraezintasuna aintzat hartuta Amurriko Antzokiak sistema digitalaren alde egin du.
Jakina denez, Amurriko Elexondo kalean kokatuta dagoen Antzokiak urritik maiatza arte proiektatzen ditu pelikulak, eskaintza horri musika eta arte eszenikoa gehitu behar zaizkio, dantza eta antzerkia, alegia.