Amurrio Club taldeak 3. mailan jokatuko du hurrengo urtean Arabako Afizionatuen Gorengo maila irabazi eta gero. Denboraldiko azken hiru partidetan puntu bakarra lortu behar zuen talde aiaraldearrak eta Dulantzin Alipendi 0-2 garaituta 3 puntu eskuratu zituen.
Giro haizetsua izan zuen partidak eta jokatzeko zailtasunak izan zituzten baina Amurrioko taldeak gogor lan egin eta Mikel Rodriguez eta Unai Diazen golei esker denboraldiko helburu nagusia lortu zuen futbol klubak.
Partida amaitzean Amurrioko jokalariek ederki ospatu zuten garaipena Javi Pereda entrenatzaile eta elkarteko zuzendaritzaren kideekin.