Hurrengo ekainaren 19an egingo den V. Amurrioko Trail Lasterketarako izen-ematea ireki du Amurrioko Trail taldeak. Froga goizeko 9tan hasiko da eta Amurrioko inguruko eta Gorobel mendilerroko mendiak zeharkatuko ditu.
Izena emateko epea ekainaren 15ean amaitu da gaueko hamaiketan eta prezioa 15 eurokoa izango da federatuentzat eta 18 euro ez federatuentzat.
Hiru ibilbide, distantzia eta gogortasun ezberdinekin
Hiru ibilbide izango ditu aurtengo ekitaldiak eta luzeena aurreko urtekoaren berbera izango delarik. Luzeenak 31 km. izango ditu eta Unginoko tontorreraino igo beharko dute. Erdikoak, aldiz, 20 km. izango ditu eta Lendoño Goikoa herriraino joan beharko dute. Txikiena azkenik 10 km.-takoa izango da eta Babio mendiaren inguruan ibiliko dira korrikalariak.
Aurtengo helburua mendiak garbi mantentzea
Aurten Amurrioko Trail taldeak arreta berezia jarriko dio mendian zaborrarik ez uzteari. Mendi lasterketa askotan gertatzen den bezala, korrikalariek erabiltzen dituzten gel edota jatekoak plastikozko zorrotan gorderik egoten dira eta hainbat kirolarik mendian botatzen dituzte.
Hori ekiditeko asmoz, gel bakoitzak, parte hartzailearen dortsala eramango du eta ustekabeko kontrolak eginez, korrikalariak kontzientzatu nahi dituzte.
Izena emateko:
31 km.-ko lasterketa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=9047873
20 km.-ko lasterketa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=12917814
10 km.-ko lasterketa: http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=13098343