Amurrio Club futbol taldeak 3. mailarako txartela lortu dezake igande honetan Dulantzin

Amurrio Club futbol taldeak puntu bakar bat behar du hurrengo urtean 3. mailan jokatu ahal izateko. Hiru jardunaldiren faltan Amurrioko taldeak bederatzi puntu ateratzen dizkio 2. sailkatuari baina “gol-average”-a kontra dauka aiaraldeko taldeak, joanekoan 1-2 galdu baitzuen eta azken jardunaldia elkarrekin jokatu beharko dute.

Amurrio Club futbol taldeak puntu bakar bat behar du hurrengo urtean 3. mailan jokatu ahal izateko. Hiru jardunaldiren faltan Amurrioko taldeak bederatzi puntu ateratzen dizkio 2. sailkatuari baina “gol-average”-a kontra dauka aiaraldeko taldeak, joanekoan 1-2 galdu baitzuen eta azken jardunaldia elkarrekin jokatu beharko dute.

Igoerarako lehen aukera igande hontan izango du taldeak Araiako Alipendiren aurkako partidan Dulantzin. Alipendi azken aurreko sailkatua da eta matematikoki kategoria galduko duen taldea da, beraz Amurrioko taldea faborito nagusia da partiduko hiru puntuak eramateko.

Urte nahiko erregularra egin du Amurrioko taldeak aurtengo denboraldian. Lehen jardunaldian lehen postuan kokatu ziren eta gaur arte ez dira bertatik mugitu, 12 puntuko aldea ere izan dute eta, lehen esan bezala, 9 puntuko errenta dute orain, hiru jardunaldiren faltan.

Klubaren bigarren taldea afizionatu Gorengoen mailara igotzeko aukerekin

Amurrio Club “B” taldeak ere, egun afizionatuen 1. erregional mailan jokatzen duen taldeak, mailaz igotzeko aukera du, hiru jardunaldiren faltan 3. doazelarik. Atzetik duen taldeari puntu bakarra ateratzen dio eta beraz gogor egin beharko dute lan geratzen diren partidetan.

Hurrengo urteari begira

Klubeko taldeak ondo doazela ikusita ideiak argi ditu Amurrioko taldeak hurrengo urteari begira. Hirugarren mailan irautea izango da lehen taldearen helburua eta taldeak izango dituen jokalarietaz aparte, amurrioarrez osatutako bigarren taldekideei aukera emango die talde nagusian jokatzeko, horrela herriko gazteek futbolaz gozatzeko aukera gehiago izan dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide