EMUSIK Europako Musika Eskolen jaialdia hartuko du Amurriok larunbatean

Erredakzioa 2016ko mai. 5a, 09:37

Donostiak, Kultur Hiriburutzaren barruan, maiatzaren 4tik 7ra EMUSIK Musika Eskolen Europako Jaialdia ospatuko du, ekimenaren XII. edizioa dela eta. Amurriok ere proiektuan parte hartuko du eta maiatzaren 7an Eslovakia, Danimarka eta Frantziako bost taldek emango dute kontzertua Juan Urrutia plazan. Amurrioko musika eskolak ere emanaldia eskainiko du, anfitrioi gisa. 

Donostiak, Kultur Hiriburutzaren baitan, maiatzaren 4tik 7ra EMUSIK Musika Eskolen Europako Jaialdia ospatuko du, ekimenaren XII. edizioa. Amurriok ere proiektuan parte hartu du eta maiatzaren 7an Eslovakia, Danimarka eta Frantziako bost taldek emango dute kontzertua Juan Urrutia plazan. Amurrioko musika eskolak ere emanaldia eskainiko du, anfitrioi gisa. 

Jaialdiak, gainera, Diego Martín orkestra zuzendari amurriarra buru izango du. Kontzertuak hasi aurretik, 11:30ak aldera, Amurrioko Udalak eta Musika Eskolak musikari gaztea omenduko dute bere ibilbide oparo eta arrakastatsua goraipatuz. Orain dela 25 urte baino gehiago sortu eta gaur egun 270 ikasle baino gehiago dituen eskola horretan ekin zion Martinek bere musika jardunari. 

Programa:

12:00 – 12:30 FLUTE GUITAR DUO, Základná umelecká škola Josefa Kresánka, from Bratislava – SLOVAKIA

12:30 – 13:30 MASANY MARIMBA AND PERCUSSION ENSEMBLE /DRUMLINE (Lolland and Guldborg Music schools) and MARIMBAS (Rebild Music school) – DENMARK

13:30 – 14:00 OPUS 35 ORCHESTRA, Saint-Leu-la-ForÊt Music school, from Val d'Oise, FRANCE

14:00 – 14:30 IMPERIAL MAGICAL SWING ORCHESTRA (Big Band), Saint-Leu-la-ForÊt Music school, from Val d'Oise, FRANCE

14:30 – 15:00 FRIDAY COMBO, Amurrioko musika eskola

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide