"Musuzapia" izango da Amurrioko 2016 jaietako kartela

Erredakzioa 2016ko mai. 4a, 09:18

"Musuzapia" izenburu duen obrak irabazi du Amurrioko 2016ko jaietako kartel lehiaketa. Burrianako (Castelló) Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinatu du irudia, 2014ko jaietako kartela ere egin zuenak.

"Musuzapia" izenburu duen obrak irabazi du Amurrioko 2016ko jaietako kartel lehiaketa. Burrianako (Castelló) Juan Diego Ingelmo Benaventek diseinatu du irudia, 2014ko jaietako kartela ere egin zuenak. Bestetik, haurren kategoriako saria Sandra Villanueva Barrosoren lanak lortu du, "Gure helburua: Amurrioko jaiak" izena duen irudiari esker. Jaietako egitaraua jasoko duen aldizkariaren portada eta kontraportada ilustratuko dituzte irudiek, hurrenez hurren. Lehiaketa horretan, gainera, María Iturbe Rey eta Aitziber Aldama amurriarrak bi akzesit lortu dituzte. 

Sarien banaketa

Ostiralean, hilak 6, jaietako kartel lehiaketa honen sariak banatuko dituzte. Egun horretatik aurrera, gainera, bi lehiaketetan hautatutako lanen erakusketa zabalduko dute eta hilak 29ra arte egongo dira ikusgai. Erakusketa hau ikusgai egongo da asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; larunbat eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. 

 

Amurrioko 2016ko jaietako kartel lehiaketa:

1. saria (800 €): Juan Diego Ingelmo Benavente (Burriana – Castelló) 

Amurrioko 2016ko jaietako kontraportada lehiaketa:

1. saria (eskola materialean erabiltzeko 60€ ): Sandra Villanueva Barroso (12 urte, Amurrio).

1. akzesita (eskola materialean erabiltzeko 30€ ): María Iturbe Rey (11 urte, Amurrio).

2. akzesita (eskola materialean erabiltzeko 30€): Aitziber Aldama (9 urte, Amurrio).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide