Orain Amurrio udal taldeak oharra zabaldu du plazaratzeko ez dagoela ados onartutako aurrekontuekin. Podemos/Ahal Duguk sustatutako zerrendak argitu du aurrekontuak ez direla parte-hartzaileak izan eta herriko beharrei ez dietela aurre egingo.
Orain Amurrioren ustez inbertsioa handiagoa izan beharko litzateke enpleguan; ekonomia sozialean eragiteko eta langabezia murrizteko.
Alderdiaren aburuz diru gehiago bideratu beharko luke udalak horretara eta herritarren erreskatera, pobrezia energetikora, asfaltatze lanetara, etxebizitza hutsen estudioa egitera edota Reforreko gimnasiora, besteak beste.
Aurkako boza
Izan ere, udalbatzak EAJ eta PSE-EEren babesari esker onartu zuen aurrekontuetan euren proposamen batzuk jaso baziren ere, aurretik aipatutakoa dela medio, Orain Amurriok horren aurka bozkatu zuen.