Amurrioko Udalak 12.600.000 euroko aurrekontua onartu du

Erredakzioa 2016ko api. 28a, 16:13

Atzo Amurrioko Udalak 2016 urteko aurrekontuak onartu zituen ezohiko osoko bilkuran. Herriak 12.608.991,09 euro izango ditu aurten, iaz baino 714.000 euro gutxiago. Aurrekontuen proiektuak EAJ eta PSE-EEren aldeko bozak jaso ditu, Guk Bai, PP eta EH Bilduren abstentzioak eta Orain Amurrio-Podemosen aurkako botoak.

Atzo Amurrioko Udalak 2016 urteko aurrekontuak onartu zituen ezohiko osoko bilkuran. Herriak 12.608.991,09 euro izango ditu aurten, iaz baino 714.000 euro gutxiago. Aurrekontuen proiektuak EAJ eta PSE-EEren aldeko bozak jaso ditu, Guk Bai, PP eta EH Bilduren abstentzioak eta Orain Amurrio-Podemosen aurkako botoak.

Inbertsioak

Inbertsioei dagokionez, Amurriok guztira 1.399.840 euro erabiliko ditu aurten, iaz baino 168.433 euro gutxiago.

Horietatik proiekturik garrantzitsuena Frontoi kaleko urbanizazioa izango da, Obra eta Zerbitzuen Foru planaren laguntzaz ere finantzatuko dena. Besteak beste, saneamendu eta estolderia sistemak berritzeko 300.000 euro erabiltzea onartu dute eta jolas parkeetan 60.000 euro inbertituko dituzte, konponketa orokorrak egin eta horietako bat estaltzeko.

Gainera, Tokiko Enplegu Planak 25.000 euro gehiago jasoko ditu eta herriko pertsona nagusiek diru-sail propioa izango dute.

Bestalde, euskara ikasteko, Reforreko gimnasioa hobetzeko, bonotaxia ordaintzeko eta Administrazio Batzarrentzat diru gehiago egongo da. Horrez gain, Apymcak -herriko merkatarien eta ostalarien elkarteak- 6.000 euro gehiago jasoko ditu.

Onartutako txostenaren arabera, langileen gastuek 4.014.007 euro suposatuko dizkiote Amurrioko Udalari, iaz baino %1,3 gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide