Bilbon apirilaren 27tik 29ra ospatzen ari den Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Europako Konferentziaren parte da Amurrio. ICLEI, Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sareak buru duen konferentzia horrek Europako hirien jasangarritasuna eta aldaketa klimatikoa bezalako erronken inguruan hausnartzea du xede.
Jardunaldi horien programaren barruan, gaur Amurrion lantegi mugikor bat egingo dute udalerri txikien eraldaketa-gaitasunari lantzeko. Nazioarteko berrogeita hamar pertsona udalerrira bertaratuko dira, bertan martxan jarri diren esperientziak eta programak ezagutzeko.
Amurriok jasangarritasunaren aldeko hainbat hitzarmen sinatu ditu azken hamarkadetan, Aalborg Gutuna, Alkateen Hitzarmena edo Compact of Mayors izenekoa kasu. Hainbat sektorerekin modu koordinatuan lan egin du Udalak, eta hainbat esperientzia landu ditu; besteak beste, industria-ekologia, ingurune naturalaren kudeaketa multifuntzionala eta Aresketamendiko Energia Berriztagarrien Parkea.