Enplegua erregulatzeko espedientea apirilaren 21ean abiatu zuen Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak. Hala ere, behargin gehienek lanean jarraitu beharko dute, gutxienez, maiatzaren erdia heldu arte.
Iturri sindikalek azaldu dute ekoizpena ezin dela gelditu eta eskariak bete behar dituztela.
Bestalde, gaur lan ikuskaritzarekin elkartu dira sindikatuen ordezkariak eta zuzendaritza Gasteizen, 10:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren.
Dena den, sindikatuek azaldu dute bilera izango dela prozedura hutsa, azken lan erreformaren ondorioz ez baitauka eskumenik.