"Historia ikasteari utzi nion eta Arte Ederrak ikastea erabaki nuen"

Erredakzioa 2016ko api. 25a, 17:25

IKER TXABI GAUNA (Amurrio, 1992) Arte Ederretako ikaslea da eta Artearen Hazia erakusketan ekarpena egin du zenbait artelan erakutsita.

Noiz erabaki zenuen Arte Ederrak ikastea?

IKER TXABI GAUNA (Amurrio, 1992) Arte Ederretako ikaslea da eta Artearen Hazia erakusketan ekarpena egin du zenbait artelan erakutsita.

Noiz erabaki zenuen Arte Ederrak ikastea?

Betidanik eduki dudan bokazioa izan da, baina ez zen nire lehenengo aukera izan. Txikitatik aritu naiz marrazkiak eta istorioak sortzen, sormen handia daukadala esan didate beti eta marraztea nuen ideia horiek guztiak plasmatzeko bidea, baina zaletasuna izango balitz bezala ikusten nuen.

Historia nuen gogokoago eta hori ikasten hasi nintzen. Dena den, bigarren urtean Historia ikasteari utzi nion eta nire bigarren aukera eta betiko zaletasuna, Arte Ederrak, ikastea erabaki nuen.

Arte Ederretan lizentziatu ostean zer egoeratan topatu zinen?

Orain Arteko Gradua bukatu dudala masterren bat egiteko asmoa daukat, beraz ez naiz lana bilatzeaz gehiegi arduratu, egia esan.

Behin masterra eginda lana bilatzeko pausoak emango ditut, baina oraingoz nire helburua da ikasketak bukatzea

Zaila da arte munduaz bizitzea?

Nik kanpotik daukadan ikuspuntuaren aldetik, Artearen munduaz bizitzea gogorra dela uste dut.

"Azken finean, arte joerak edo mugimenduak aldatuz doaz denbora pasa ahala eta horien harira bere burua egokitu behar duen artista izan behar duzula uste dut honen parte izateko; horrek lan asko suposatzen du".

Egia da herri mailan eta, adibidez, erraztasun gehiago izan ditzakezula erakusketa bat egiteko, baina maila igotzen den heinean zuk zeure perspektiba ere aldatu behar duzu.

Dena den, hori artista bakoitzaren pentsaeraren araberakoa da.

Orokorrean Arte Gradua ikasten duten ikasleentzako irtenbide profesionalik dagoela esango zenuke?

Nik baietz esango nuke, irakaskuntzaren arloan bereziki, plastika edo arte historiako irakaslea izateko.

Hala ere, egindako espezialitatea faktore garrantzitsua da irtenbide profesionala bilatzerako orduan, beraz ziur-ziur ezin zaitezke egon.

Zer iritzi duzu "Artearen hazia" erakusketaren egitasmoaren inguruan?

Oso ekimen interesgarria eta polita iruditzen zait hemen herrian gauden artistak biltzeko aitzakia delako.

Batez ere, antolatzaileek aipatu zuten bezala, hemen herrian eta ikastola berean ikasi dugun artista guztiok elkar ezagutzeko, zeren eta artean aritzen da uste ez zenuen jendea, edota ezagutzen ez duzun jendearekin batera lan egiteko aukera ona da.

Gainera, herrian zer edo zer desberdina den zerbait da eta artea batzuetan garrantzi gutxiko zer edo zer dirudien hori jorratzeko bidea da.

Artearen munduan gutxi daramagunok aspaldi daramatenekin lan egitea eta horrela herrira gure buruak ezagutarazteko aukera bikaina da, bereziki orain ikastolan aritzen diren eta artean hasi berri diren ikasleentzat".

Espero dut erakusketa primeran ateratzea eta urtero egiten den ekimena bihurtzea artista gehiagok ere erakusteko aukera izan dezaten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide