"Artelanak ez daude ondo baloratuak"

Erredakzioa 2016ko api. 25a, 08:30

AINTZANE ITURRIBARRIA (Artziniega, 1988) heziketa artistiko irakaslea da eta Artearen Hazia erakusketan parte hartu du. Artearekin izan duen esperientzia azaldu du, besteak beste.

Noiz erabaki zenuen Arte Ederrak ikastea?

AINTZANE ITURRIBARRIA (Artziniega, 1988) heziketa artistiko irakaslea da eta Artearen Hazia erakusketan parte hartu du. Artearekin izan duen esperientzia azaldu du, besteak beste.

Noiz erabaki zenuen Arte Ederrak ikastea?

Beti izan dut karrera horrekiko begirunea, baina azken erabakia izan zen institututik arte ederretako falkultatera bisita egin genuenean.

Artearen bokazioa txikitatik datorkit, hasieran etxean nire kabuz egiten nituen zirriborroak, gero herriko kultur etxean pintura klaseak jazo nituen eta hortik aurrera ikasketak artearen alorrean aukeratu nituen, batxilergo artistikoa eta lehen aipatu bezala Arte ederrak

Zer iritzi duzu "Artearen hazia" erakusketaren egitasmoaren inguruan?

Primeran iruditzen zait egitasmoak, izan ere asko gara artearen inguruan ikasi dugunok eta ezagutu ere ez gara egiten, eta erakusketa hori da gure artelanak ezagutarazteko aukera polita.

Arte Ederretan lizentziatu ostean zer egoeratan topatu zinen?

Ba egia esanda, beti egon naiz hemen eta hor lanean, edozein lanetan, baina ez artearen alorrean, eta fakultatea bukatu ostean artearen mundua pixka bat baztertuta utzi nuen.

Zaila da arte munduaz bizitzea?

Bai, uste dut gutxi batzuk direla haien hobiaz bizi ahal direnak gaur egun, eta artea egiteaz oraindik zailago, ustez, artearen prezioan egon daiteke koska; artea eta artelanak ez daude ondo baloratuak.

Orokorrean Arte Gradua ikasten duten ikasleentzako irtenbide profesionalik dagoela esango zenuke?

Nire ustez irtenbide oso gutxi dago eta daudenak lortzeko ikasketa gehiagorekin bete behar duzu kurrikuluma.

Eskolaz kanpoko ekintza moduan heziketa artistikoa irakasten duzu. Gaur egun hezkuntza formal zein ez formalean artea behar bezala lantzen dela uste duzu?

Ez, uste dut hezkuntza formalean garrantzi gutxi ematen zaiola arteari, eta artean apur bat gehiago ikasi edo sakondu nahi baduzu batxilergo artistikoa ikasi behar duzu.

Ez formalean berriz, uste dut aukera nahiko egon badaudela, bai eskolaz kanpoko ekintzetan, bai herrietako kultur etxeetan edo akademietan

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide