EH Bilduk nabarmendu ditu aurrekontuetan egindako aldaketak

Erredakzioa 2016ko api. 23a, 16:57

Amurrioko EH Bilduk prentsa-oharra zabaldu du azpimarratzeko aurrekontuen zirriborroan txertatu dituen aldaketak.

Apirilaren 27an ez ohiko udalbatza gauzatuko dute 2016ko aurrekontuak onartzeko.

Amurrioko EH Bilduk prentsa-oharra zabaldu du azpimarratzeko aurrekontuen zirriborroan txertatu dituen aldaketak.

Apirilaren 27an ez ohiko udalbatza gauzatuko dute 2016ko aurrekontuak onartzeko.

Umeen parkea estaliko dute

Horien artean, garrantzitsuena haurrentzako parkearen estaldura izango da. Guztira, EHBilduk 50.000 euro erabiltzea proposatzen zuen lan hauek egiteko baina udal gobernuak 45.000 euro nahikoa direla uste izan du.

Bestalde, 2016ko kontuetara gehitu den diru-sail handiena da. EHBilduk Tokiko Enplegu Planerako erabiltzea proposatzen dituen 25.000 euroek jarraitzen diote.

Kultura, kirola eta Administrazio batzarrak

Bestalde, kultura arloan 5.000 euro aurreikusi dituzte Félix Murga Museoan berreskuratu diren aleen berriztapen eta katalogaziorako eta beste 5.000 euro gordailu erromatarraren berreskurapenarekin jarraitzeko.

Gainera, Antzokiak behar dituen ekipamenduetarako diru-saila ere 12.000 eurotan handitu da. Kultura arloan ere, 10.000 euro aurreikusten dira Begibistan laburmetraien festibalaren berrargitalpenerako.

Euskara arloan, EHBilduren eskutik, euskara ikasteagatik ematen dituzten bekak %50etik 75era igoko dira. “Diru-saila igoera honi aurre egiteko nahikoa ez zela uste genuen eta horregatik 2.000 euro gehiago zuzenduko dira euskara ikasketak burutzeagatik ematen diren beken finantziaziorako ”, azaldu du Eva Blanco alderdiko bozeramaileak.

Kirolari dagokionez, bideratuko dira 5.000 euro Reforreko kirolguneko ustiapenerako ikerketa egiteko. Azkenik, 4.500 euro udal diru-sarreretan Administrazio Batzarren partaidetza erabiliko dira eta 2.000 euro Aldaiturriaga kalea asfaltatzeko gordeko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide