"Jendeak askotan ez du artearen balioa antzematen"

Erredakzioa 2016ko api. 24a, 15:23

 

IRUNE IZQUIERDO (Amurrio, 1988) diseinatzailea da eta lan horretan artean jarraitzeko modua topatu du. Artearen Hazia erakusketan parte hartu du.

Arte Ederrak ikasi zenituen. Orain diseinuak egiten dituzu. Erakusketak egiten hasi zinen baina orain apur bat albo batean utzi duzu alor hori. Zer dela eta?

 

IRUNE IZQUIERDO (Amurrio, 1988) diseinatzailea da eta lan horretan artean jarraitzeko modua topatu du. Artearen Hazia erakusketan parte hartu du.

Arte Ederrak ikasi zenituen. Orain diseinuak egiten dituzu. Erakusketak egiten hasi zinen baina orain apur bat albo batean utzi duzu alor hori. Zer dela eta?

Arte ederrak ikasten ari nintzela, diseinu grafikoan espezializatu nintzen, eta apurka-apurka nire bidea hartzen hasi nintzen.

"Nahiz eta artea egiten jarraitu dudan, esan daiteke gaur egun artea hobbie moduan egiten jarraitzen dudala".

Ikasten nengoenean, hainbat erakusketa egin nituen, eta amaitzean, denbora libre asko edukitzeak artelan gehiago egitera bultzatu ninduen.

Hala ere, niretzat garrantzitsuena diseinu grafikoa izan zen, eta horregatik, diseinua ikasten jarraitu nuen, lan aukera aurkeztu zitzaidan arte.

Gaur egun Gasteizko diseinu grafikoko estudio batean egiten dut lan diseinatzaile eta ilustratzaile gisa.

Lanean aritzeagatik, ez dut hainbeste denborarik izan nire marrazkiak egiteko, eta ez dut erakusketa askorik egin azken urteotan.

Dena dela, ahal dudan guztietan marrazteko denbora ateratzen dut, izan ere, nire bizitzan beti izaten dut artea presente.

Zein da zurekin ikasi zuten ikaskideen gaur egungo egoera?

Egia esanda, askoren pista galduta daukat, baina badakit batzuek euren estudioa ireki dutela, beste batzuk pintura klaseak ematen ari direla edo ni bezala, diseinu munduan sartu direnak. Badaude artista gisa lan egiten dutenak ere, enkarguren bat sartzen denean edo.

Zaila da arte munduaz bizitzea?

Sektore honetan ikus dezakedan trabarik edo zailtasunik nagusiena da jendeak askotan ez duela artearen balioa antzematen.

"Sarritan jendeak enkargu bat egiten dizunean ez daki zer-nolako esfortzua egin behar dugun nahi duen lana gauzatzeko, izan ere, lan hori hainbat faktoreren menpe dago (ahalmen sortzailea, planifikazioa, elaborazioa, behin-behineko lana eta “kontsumitzailearen” azken aldaketak)".

Gauza horiek guztiak, askotan ez dira behar diren bezala ikusten, eta, nire ustez, zaila da gure ikuspuntutik ikusaraztea.

Agian nabarmenagoa da esatea, nahiz eta jendeak erakusketa bat ikusteko 30 minutu soilik behar duen, baliteke egiteko 6 hilabete baino gehiago behar izatea.

Orokorrean Arte Gradua ikasten duten ikasleentzako irtenbide profesionalik dagoela esango zenuke?

Bai, baina era berean, esan beharra dago bidea ez dela batere erraza izango, eta beti ez dugula lehenengoan lortuko.

Hala ere, garrantzitsuena da ilusioa izatea, eta gure ametsak lortzeko borrokatzea. Baliteke sektore zigortua izatea; baina nire kasuan, adibidez, esan dezaket lortu dudala nahi nuena, eta esfortzuak eta borrokak merezi izan duela.

Beste zer edo zer gaineratu nahi duzu?

Nire aldetik, Arte Ederrak ikasten ari den edo ikastear dagoen jende guztiari animoak eman nahi nizkioke, merezi duen gradua delako; polita, dibertigarria eta berezia.

Dudarik gabe, atzera bueltatuko banintz, berriro aukeratuko nukeen karrera. ANIMO!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide