"Artearen zereginak gero eta alderdi edo lanbide gehiagorekin nahasten ari dira"

Erredakzioa 2016ko api. 24a, 13:24

JULEN USSIA (Amurrio, 1993) Arte Ederretako ikaslea da. Orain EHUko master bat egiten ari da, baina hori baino lehen Bartzelonan eta Marokon aritu da. Artearen Hazia erakusketan ekarpena egin du.

Noiz erabaki zenuen Arte eta diseinuzko gradua ikastea?

JULEN USSIA (Amurrio, 1993) Arte Ederretako ikaslea da. Orain EHUko master bat egiten ari da, baina hori baino lehen Bartzelonan eta Marokon aritu da. Artearen Hazia erakusketan ekarpena egin du.

Noiz erabaki zenuen Arte eta diseinuzko gradua ikastea?

Txikitatik etxean margotzea gustuko izan dut eta horretan trebatu eta animatu ninduten gurasoek. Arte Batxilergoa ikasi eta bukatzear nengoelarik, irakasle batek Bartzelonako Escola Massanari buruz hitz egin zidan, bertan Arte eta Diseinuko Gradu hibridoa irakasten zutela azalduz.

Leku eta giro berriak ezagutzeko gogoekin bat egin eta aukera hura aprobetxatu nuen.

Zer egoeratan topatu zinen?

Graduko ikasketak bukatzear nengoenean, argi nuen harekin ez zela nahikoa izango. Graduan bertan zeramika ikasten hasi nintzen azken bi urteetan eta Amurriora bueltatzeko ideiarekin batera, Leioan (EHU) ''Zeramika: Arte eta Funtzioa'' Masterra zegoela jakitean, zalantzarik gabe matrikulatu nintzen eta horretan ari naiz orain.

Zaila da arte munduaz bizitzea?

Erantzun zaileko galdera da hori. Nire ustez, Artearen zereginak gero eta alderdi edo lanbide gehiagorekin nahasten ari dira eta lotura berriak sortzen ari dira harreman horiei esker.

Nik sorkuntzaren arloa beste lanbide guztien maila berean kokatzen dut. Gaur egun mundu honetan bizitzeko ez dago ezer errazik, beraz, arteaz bizitzen saiatzeko nork bere burua mugitu egin behar du eta edonon agertzen diren aukerei baietz esan eta aurre egin.

Orokorrean arte ikasketak egiten dituzten ikasleentzako irtenbide profesionalik dagoela esango zenuke?

Bai. Sarritan, arte hitzak nahasmena sor dezake, baina ez garenez definizio baten bila ari eta, aurrekoan esan dudanez, sorkuntzaren edo sormenaren arloan, sare berriak jaiotzen ari dira eta esparru berriak ezagutzen ari dira.

Gizartean lan egiten duten enpresek, pertsona sortzaileak bilatzen dituzte maiz publizitate edo marketing kanpainak egiteko edota ekitaldietan banatzen dituzten sariak diseinatzeko, adibidez. Nire ustez, polifazetikoa izatean dago gakoa.

 Zer iritzi duzu "Artearen hazia" erakusketaren egitasmoaren inguruan?

Aresketa Ikastolan sortu den egitasmo hau zirraragarria iruditzen zait. Antzeko bideak jarraitu ditugun eta hainbat adineko ikasle ohiak eta gaur egun bertan ari direnak elkartzea eta honelako garrantzia eman izana eskertzekoa da.

Hala nola, honetan parte hartzen ari zareten hedabideei ere eskerrak zor dizkizuegu!

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide