Luis Vil zinemagile aiaraldearrak kontratu bat sinatu du Urban Films-ekin. Kontratu horrek baimena ematen dio banaketa-enpresa horri Vilen lehen filma luzea (“Escision”) munduko hainbat txokotan saltzeko.
Hori dela eta, Canneseko Zinema Jaialdian egiten zen azokan egongo da Amurrion eta Laudion grabatutako pelikula hori, Urban Films-en stand-ean. Munduko ekoiztetxe askotako ordezkariak egongo dira azoka horretan.