"Artearen Hazia aukera bikaina iruditzen zait Amurrion dugun maila munduari erakusteko"

Erredakzioa 2016ko api. 23a, 15:23

UNAI VELARDE (Amurrio, 1998) Amurrioko Arte Eskolan aritzen da eta Artearen Hazia erakusketan zenbait artelan ikusgai ditu.

Zure kasuan, txikitatik izandako bokazioa izan da artearena edo beste faktore batzuek eragin dute zure zaletasunean?

Nire kasuan txikitatik datorren bokazioa izan da artearena. Oso txikitatik izan dut gustuko marraztea eta Amurrioko Arte Eskolan sartzeko aukera izan nuenean ez nuen zalantzarik eduki.

UNAI VELARDE (Amurrio, 1998) Amurrioko Arte Eskolan aritzen da eta Artearen Hazia erakusketan zenbait artelan ikusgai ditu.

Zure kasuan, txikitatik izandako bokazioa izan da artearena edo beste faktore batzuek eragin dute zure zaletasunean?

Nire kasuan txikitatik datorren bokazioa izan da artearena. Oso txikitatik izan dut gustuko marraztea eta Amurrioko Arte Eskolan sartzeko aukera izan nuenean ez nuen zalantzarik eduki.

Noiz eta zergatik erabaki zenuen Amurrioko Arte Eskolan izena ematea?

Esan bezala txikitatik gustatu zait marrazkiak egitea, baina aita izan zen animatu ninduena eta Amurrioko Arte Eskolan izena ematea gomendatu zidana.

Bertan arnasten den giroa oso egokia da lagun eta irakasleen artean. Bakoitza bere erritmora doa inongo presiorik gabe eta pixkanaka-pixkanaka nabaritzen dira aurrerapenak margotzeko orduan, beraz, oso baliagarria izan da niretzat bertan pasatutako denbora.

Etorkizunean arte munduarekin erlazionatutako bestelako ikasketarik egiteko asmoa daukazu?

Mundu laboralari begira ingeniaritza ikasi nahi dut baina artearen mundua ahaztu barik. Ikastolan, plastikako andereñoak, artearen munduko ikasketak egitea gomendatu zidan duela pare bat urte eta hori gogoan daukat ordutik.

Ez dakit artearen zein esparruan mugituko naizen hurrengo urteetan, baina momentuz, marrazten jarraituko dut nire kabuz.

Zer iritzi duzu "Artearen hazia" erakusketaren egitasmoaren inguruan?

Artearen Hazia aukera bikaina iruditzen zait Amurrion dugun maila munduari erakusteko. Futbola, saskibaloia...betiko gauzak alde batera utzi eta arteari ematen hari zaion aukera oso egokia iruditzen zait. Aresketa Ikastolak egin duen esfortzua txalotu behar dugula pentsatzen dut.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide