Amurrioko EAJk jakinarazi du apirilaren 27an egingo dutela udalbatza 2016ko aurrekontuak bozkatzeko.
Aste honetan Politika Ekonomikoen Batzordea elkartu zen eta oposizioaren 32 zuzenketa landu ziren. Orain Amurriok aurrekontu osoa bertan behera uzteko zuzenketa aurkeztu zuen. Ekimen hori aintzat hartu ez bazuen ere, EAJk txertatu ditu gainerako taldeek (EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Amurrio Guk Baik) azaldutako zenbait ekarpen aurtengo aurrekontuetan.
Aldaketak hasierako zirriborroan
EAJk nabarmendu du dirua bideratuko dela umeen parke bati estaldura jartzera, Tokiko Enplegu Planak 25.000 euro gehiago jasoko dituela (iaz 24 pertsona kontratatu zituzten horren bitartez) eta pertsona nagusiek diru-sail propioa izango dute.
Gainera, euskara ikasteko, Reforreko gimnasioa hobetzeko, bonotaxia ordaintzeko eta Administrazio Batzarrentzat diru gehiago egongo da.
Bestalde, Apymcak -herriko merkatarien eta ostalarien elkarteak- 6.000 euro gehiago jasoko ditu.