Reincidentes taldearen kontzertua, San Jose jaietako protagonista

Erredakzioa 2016ko api. 19a, 15:02

Apirilaren 29tik maiatzaren 1era Amurrioko San Jose auzoak bere jaiak ospatuko ditu Jai Batzordeak prestatuko egitarau oparoarekin. Larunbat gauean, hilak 30, Reincidentes rock taldeak bere azken lana 'Awkan' taularatuko du jaietako plater nagusian.

Jaiak ostiralean hasiko dira, apirilaren 29an, umeentzako proposamenez beteriko arratsaldearekin: jolasak, txokolatada, barrakak, buruhandiak eta disko festa egongo dira.

Gauean gazteek ere egungo musika komertzialaz gozatzeko aukera izango dute disko jaiaz.

Apirileko 29tik maiatzaren 1era Amurrioko San Jose auzoak bere festak ospatuko ditu Jai Batzordeak prestatuko egitarau oparoarekin. Larunbat gauean, hilak 30, Reincidentes rock taldeak bere 'Awkan' azken lana taularatuko du jaietako plater nagusian.

Jaiak ostiralean hasiko dira, apirilaren 29an, umeentzako proposamenez beteriko arratsaldearekin: jolasak, txokolatada, barrakak, buruhandiak eta disko festa egongo dira. Gauean gazteek ere gaur egungo musika komertzialaz gozatzeko aukera izango dute disko jaiaz. Larunbatean nagusiak izango dira ospakizunen protagonista, izan ere, eguerdian bazkaria eta tute eta briska txapelketak izango dituzte. Dantza erakustaldia ere egongo da arratsaldean. Gauean, berriz, musikak gogor joko du, Reincidentes taldearekin batera Sinmas, Perros con asma eta Garilak 26 erromeria taldea arituko baitira 22:00etatik aurrera. Igandea goizean txirrindularitza lasterketa egingo dute eta arratsaldean dantzaldi batekin agurtuko dituzte aurtengo San Jose jaiak.

Futbito txapelketa

Kirolak ere bere tartea izango du auzoko jaietan. Ostiralean nagusien futbito txapeleketako finalaurrekoak jokatuko dira 16:00etan eta igandean finala izango da 18:00etan. Txikien txanda larunbatean izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera 6, 7 eta 8 urte arteko neska eta mutilak Etorkizuna Futbol Taldeak antolatutako jaietako futbito txapelketan lehiatuko dira. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide