Amurriok Euskal Herriko eskauten jaia hartuko du asteburuan

Erredakzioa 2016ko api. 19a, 09:02

Apirilaren 24an Euskal Herriko Eskautak elkartearen zaindariaren festa, Gorka Deuna, ospatuko dute Amurrion egitarau zabalarekin. Jai honetan Nafarroa, Gipzukoa, Bizkaia eta Arabako gazteak bilduko dira “Mundu hobea eraikiz: Eskaut como forma de vida” goiburupean.

Ekintzen programaz gain, 1977an Amurrioko Eskaut taldeko sortzailea izan zen Felix Murga omenduko dute eta herriko taldeari babesa emango zaie, landa-guneko talde bakarra baita Aiaraldeakoa.

Ekintzak herri osotik

Apirilak 23 eta 24an Euskalerriko Eskautak elkartearen zaindariaren festa, Gorka Deuna, ospatuko dute Amurrion egitarau zabalarekin. Jai honetan Nafarroa, Bizkaia eta Arabako gazteak bilduko dira “Mundu hobea eraikiz: Eskaut como forma de vida” goiburupean. Ekintzen programaz gain, 1977an Amurrioko Eskaut taldeko sortzailea izan zen Felix Murga omenduko dute eta herriko taldeari babesa emango zaie, elkarteko landa-guneko talde bakarra baita Aiaraldeakoa.

Ekintzak herri osotik

Jaia ospatzeko espazioak Reforren, San Antón elizaren inguruan, Juan Urrutia plazan eta parkean egokitu dituzte. Reforren haurrentzako jolasak egongo dira eta elizaren inguruan naturarekin zerikusia duten tailerrak. San Antón plazan begirale zaharrak eta gurasoak elkartuko dira eta haiek antolatutako ekintzak egingo dituzte. Hainbat elkartek euren lana ezagutzera emango dute Juan Urrutia plazan, eta parkean dantza, txalaparta eta herri-kirolen tailerrak eskainiko dira. Santa María eliza inguruan ere tailerrak egingo dituzte goizean zehar.

Eguerdiko ordu batean meza egingo da parkean, bazkariari hasiera emateko. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera erromeria egongo da eta mago baten ikuskizunaz gozatzeko aukera ere egongo da. Eguraldi txarra egiten badu, Lucas Rey, Zabaleko eta Matías Landaburu kiroldegietan egingo dira ekintzak.

Eskaut Euskal Federazioa osatzen duten talde guztiek ospatzen dute festa hau bi urtean behin. Antolakuntzak 3.000 pertsona inguru bertaratzea espero du aurtengo edizioan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide