"Eskaut izatea bizitzeko modua da"

Erredakzioa 2016ko api. 18a, 10:00

EUKENE ALDAI ABASOLO (Amurrio, 1995) Eskaut taldeko kidea eta Gorka Deunaren antolakuntzaren inguruan aritu da, aurreikusi dute 3.000 pertsona etorriko direla herrira ospakizuna dela eta.

EUKENE ALDAI ABASOLO (Amurrio, 1995) Eskaut taldeko kidea eta Gorka Deunaren antolakuntzaren inguruan aritu da, aurreikusi dute 3.000 pertsona etorriko direla herrira ospakizuna dela eta.

Apirilaren 24an Gorka Deuna ospatuko duzue, zertan datza?

Bai, apirilaren 24an Gorka Deuna ospatuko dugu Amurrion. Gorka Deuna urtero ospatzen dugun jaia da eta bi urtean behin Euskal Herriko eskautak –Araba, Bizkaia eta Nafarroako taldeak- elkartu egiten gara batera ospatzeko.

Aurten Araban ospatzea zegokionez, hortaz, Amurrion egitea proposatu ziguten eta baiezkoa eman genien. Antolaketa prozesuari dagokionez, Euskal Herriko batzorde batek eraman badu ere, Amurrioko taldea komisio horren parte izan da. Beraz Gorka Deunaren prestakuntza persona ugariren artean gauzatu da.

"Esan bezala, Euskal Herriko talde eta pertsona mordoa elkartuko gara Amurrion -3000 pertsona inguru aurreikusi dira-, hala ere, hurbildu nahi diren norbanako edo elkarte guztientzat zabalduta dago ekimena eta eskualde osoa gurekin batera egun horretaz goza dezan espero dugu."

Egunaren laburpentxo bat aipatzearren, esango dizuet Amurrio hainbat gunetan banatuko dugula. Batetik Jokoen Gunea Reforrean, Euskal Kulturaren Gunea herriko plazan, Natur Gunea San Antonen eta Erakundeen Gunea Juan de Urrutia enparantzan.

Azkeneko honetan adibidez, lan egiten dugun edo harremanetan gauden hamaika erakunde euren eguneroko borrokak eta lanak aurkeztuko dizkigute. Horien artean: RASD, Garoña Itxi, Koloreak Zabalduz, Proyecto Cabra, Fracking ez, etab.

Zein da Gorka Deunaren helburua?

Aurtengo leloa “Mundu hobea eraikiz. Eskaut como forma de vida” da eta islatu nahi dugu eskautismoa bizitzeko era bat dela; bizitzari aurre egiteko jarrera dela eta bizimodu horrekin gure inguru hurbila aldatzeko gai garela.

Argi dago ez garela eskautak izan behar mundu hobea eraikitzeko, ziur hau irakurtzen duten askok aldaketa horretan alde ari direla eskautak izan gabe, baina egun honetan gure eskaut eredua aldarrikatu nahi dugu.

Zergatik dauka izen hori?

Scout-en nagusia San Jorge delako; beraz, euskaraz, Gorka Deuna.

Zein da Amurrioko Eskaut Taldearen historia? 

Amurrio Aisia Eskaut Taldea, Felix Murgaren eskutik jaio zen 1977. urteko ekainaren 1ean, herrian hezkuntza eta aisialdi esparrutan gazteentzat zegoen hutsunea ikustean.

"Egun horretan, inork jakin gabe, 40 urtez –eta ez dugu zenbatzeari bukatu- Amurrioko ehunka gazte hezitzen langunduko zuen taldea jaio zen. Taldearen arrakasta bat-batekoa izan zen eta oso urte gutxian 420 gaztek osatzen zuten eskaut taldea."

Filosofia oso antzekoa izan da beti. Taldeak 40 urte betezear egotearen arrazoia, urte luze horietan boluntario gisa lan egin izan duten guraso, begirale eta lagunengatik izan da. Taldean lantzen dena, bizitzen dena eta eskaintzen dena pena merezi duten pertsonak dira, hauek eta horren ondorioz euren denbora, euren oporrak eta ahaleginak bateratu dituzte helburu berdin batengatik.

Zein da helburu hori? Amurrioko gazteek persona askeak, kritikoak eta konprometituak bilakatu daitezen.

Beraz taldearen filosofía hori da, elkarlana sustatuta pena merezi duen ideia edo helburu batengatik borrokatzea.

Zeintzuk dira taldeak egiten dituen jarduerak? 

Gure taldean jarduera ugari egiten dugu. Alde batetik, Amurrio eta inguruko gazteentzako (7-18 urte) ekintzak antolatzen ditugu, naturari eta gizarteari garrantzia emanez.

"Adibidez, ekintzen artean hurrengoak aipatzen ditugu: asteko bilerak, hilean behin mendi-irteerak, gabonetako festibala, gabonetako eta Aste Santuko kanpamentuak, udako kanpamentua, eta abar."

Hortaz aparte, Amurrioko jaietan jartzen dugun txosnan guztiok batera lan egiten dugu, gurasoak barne.

Beste aldetik, taldearentzat natura eta gizartea garrantzia duenez, gure ingurunean antolatzen diren mugimendu desberdinetan parte hartzen dugu, haien artean, Fracking ez Aiaraldean.

Gainera, Amurrioko hainbat elkartetan ere parte hartzen dugu, Gazte-Alaiak eta Laguntzan adibidez.

Azkenik, Amurrio eta inguruko gazteak gure taldean parte hartzeko deialdia egiten dugu. Horretarako, gurekin harremanetan jartzeko mezua bidali amurrio.eskaut@gmail.com e-mailera, 699 95 70 53 zenbakira deituz edo gure Facebook orrialdean: Amurrio Aisia Eskaut Taldea

Milesker gurekin parte hartzen duzuen guztioi, eskertzeko da!

Amurrioko Eskautk, BETI PREST!!!
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide