Hiru dantza ikuskizun eskainiko dira Amurrioko Antzokian aurten, Eusko Jaularitzak sustatutako Dantza Garaikidearen XII. Zirkuituaren eskutik. Lehen zita maiatzaren 21ean izango da. Egun horretan Kukai konpainia egongo da “Gelajauziak” lana taularatzen.
Ikuskizun hori Jon Maya eta Cesc Gelabertek sortutakoa da, eta bi euskal dantza ditu oinrri: Gipuzkoako soinu zaharrak eta Lapurdiko dantza-jauziak.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=VRz4zaVEBgo]
Beste biak, abuztuan eta azaroan
Abuztuaren 17an Dantzaz konpainiaren “Txoriak” ikuskizunaren txanda izango da.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=vyaov1mvlFQ]
Azaroaren 26an, zikloarekin bukatzeko, Aukeran taldeak “Geltokia” obra plazaratuko du.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=09VC6UWRO9M]