Umoreak beteko du Amurrio Antzokia gaurtik aurrera

Erredakzioa 2016ko api. 15a, 10:02

Amurriok Umorezko Antzerki Jaialdia gauzatuko du asteburu honetan, apirileko 15etik 17ra bitartean, hain zuzen. Teatro Eslava antzerki konpainiaren eskutik guztira hiru emanaldi egingo dituzte Amurrio Antzokian.

Amurriok Umorezko Antzerki Jaialdia gauzatuko du asteburu honetan, apirileko 15etik 17ra bitartean, hain zuzen. Teatro Eslava antzerki konpainiaren eskutik guztira hiru emanaldi egingo dituzte Amurrio Antzokian.

Bihar 20:30ean “La cena de los idiotas” antzezlan ezaguna taularatuko dute. Larunbatean, berriz, 20:00etan izango da “Cada loco con su tema” obraren saioa.

Igandeko emanaldian Jordi Galceran antzerkigile katalanaren “El método Grönholm” komedia antzeztuko dute. Hiru funtzioetara joateko bonoak 15 euroren truke eros daitezke. Funtzio bakarra ikusteko sarrerak eskuratzeko 8 euro ordaindu beharko dute, bazkideek, berriz, 6 euro. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide