Hedabideek azaldu dute Araña operazioaren laugarren sarekadan Amurrion gazte bat atxilotu dutela terrorismoa goratzeagatik. Txiolaria @xboeguileor da eta Amurrion bizi bada ere, antza, Bilbokoa da. Zenbait egunkarik jakinarazi dute gaztea Kaiku taldeko arraunlaria dela.
Bere txio kontuan adierazi du ez zela bere asmoa talde armatuak goratzea edo inor umiliatzea eta oso gaztea zelarik idatzi zituela mezuak.
Guztira, 13 pertsona atxilotu dituzte Estatu Espainiarrean ETA, GRAPO edo Terra Lliure taldeak goratuta.
Aurreko operazioetan eskualdeko bi pertsona atzeman zituen Guardia Zibilak. Bat kargurik gabe geratu zen aske.