Gaur akordiorik gabe bukatutzat eman dituzte negoziazioak Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak eta langile ordezkariek. Hortaz, negoziazio mahaiaren ibilbidea amaitu da eta beharginak enpresaren zain geratuko dira.
Izan ere, zuzendaritzak jakinarazi beharko dio langile bakoitzari zein izango den bere egutegi berria eta zein neurrian osatuko dion soldata espedienteak irauten duen bitartean.
Gehiengo sindikala akordioaren kontra
ELA eta LAB sindikatuek -hau da, gehiengoak- akordioaren aurkako jarrera irmoa izan dute negoziazio mahaian. Gainerako sindikatuak -UGT, CCOO eta VTR- ez dira espedientearekin ados egon, baina adostasuna lortzeko jarrera izan dute; gero galdeketaren bidez langileek onetsi edo baztertu zezaten akordioa.
Langile batzordeak bilera deitu du ostiralerako, 15:30ean, alegia.