Aresketa Ikastolako 31 ikasle, langile eta ikasle-ohiren lanak, La Casonan ikusgai

Erredakzioa 2016ko api. 13a, 11:49

Datorren astelehenean inauguratuko dute “Artearen hazia” izeneko erakusketa Amurrioko La Casonan. “Aresketa Ikastolako artisten erakusketa kolektiboa” izango da, antolatzaileen esanetan. Hezkuntza zentro horretako 32 kideren lanak egongo dira ikusgai.

Datorren astelehenean inauguratuko dute “Artearen hazia” izeneko erakusketa Amurrioko La Casonan. “Aresketa Ikastolako artisten erakusketa kolektiboa” izango da, antolatzaileen esanetan. Hezkuntza zentro horretako 32 kideren lanak egongo dira ikusgai.

Horietatik 17 ikasleak izango dira: DBH 1. mailako Aritz Ruiz, Izaro Cuadra, Azkune Nuñez eta Zuriñe Garcia; DBH 2. mailako Ainhoa Garcia, Ibai Rementeria, Arrate Artetxe eta Ekain Usategi; 3. mailako Iraia Uria Julene Alava, Peio Llano eta Nagore del Hoyo; eta 4. mailako Andrea del Hoyo, Carlota del Hoyo, Katia Dominguez, Sara Fraile eta Zelai Llantada. Egongo dira baita zentroko hiru langileren lanak: Alberto Torresen eskulturak eta Bego Guillen eta Jon Catalanen argazkiak.

Azken 12 lanak artearekin erlazionatutako ikasketak egin dituzten ikasle-ohiek eginikoak izango dira. Aintzane Iturribarria, Andoni Diaz, Eider Eguren, Garazi Ureta, Iker Txabi Gauna, Iraia Aspuru, Irune Izer, Janire Usategui, Julen Ussia, Laura Lopez, Sheila Garcia eta Unai Velarde.

Inaugurazioa 18:00etan izango da, eta maiatzaren 8ra arte egongo da erakusketa ikusgai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide