Grease pelikulaz mozorrotuko dira Amurrion eskualdeko lehenengo ezkontza tematikoa egiteko

Erredakzioa 2016ko api. 13a, 11:30

Larunbat honetan izango da Amurrion Aiaraldean egingo den lehenengo ezkontza tematikoa. María Martínez eta Imanol Zabala 'Grease' filmean oinarritu dira haien ospakizuna antolatzeko, “ohiz kanpoko zerbait egiteko” asmoarekin.

Larunbat honetan izango da Amurrion Aiaraldean ospatzen den lehenengo ezkontza tematikoa. María Martínez eta Imanol Zabalak 'Grease' filmean oinarritu dira haien ospakizuna antolatzeko, “ohiz kanpoko zerbait egiteko” asmoarekin. Egun horretan gonbidatu guztiei John Travolta eta Olivia Newton-Johnen filman bezala janzteko eskatu diete, 50. hamarkadako koloretako gona eta larruzko jakekin. Josune Irabien Amurrioko Alkateak ezkonduko du bikotea baina Martínezek azaldu duenez, “momentuz ez dugu lortu bera ere mozorrotzea, saiatzen jarraitu beharko dugu”.

Lagun batzuen ezkontzan inspiratu ziren haien ekitaldia antolatzeko, “egun horretan Athletic Clubeko kamisetekin joan ginen guztiok” eta antzeko zerbait egitea bururatu zitzaiela dio María Martinezek, “Ni Argentinakoa naiz eta ez nuen nahi zuriz jantzita ezkontzea nire familiatik urrun egonda”. Argentinako selekzioaren eta Athletic Clubeko kamisetekin egitearen ideia baztertu ondoren, 'Shrek' filmean oinarrituta egitearen ideia bururatu zitzaien, “asko gustatzen zaigu filma” baina ideia baztertu zuten “gonbidatuentzat ez litzateke batere erosoa izango”.  

Geroz eta ezkontza zibil gehiago

Ezkontza zibilen kopuruak gora egin du eskualdean. Amurrion, adibidez, 2010. urtean mota honetako 13 ekitaldi ospatu zituzten. Iaz, 2015ean, berriz, 20 ezkontza zibil egin zituzten hiribilduko udaletxean. 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide