Herriguneko gasolindegia kenduko dute udan

Erredakzioa 2016ko api. 8a, 13:54

Amurrioko Udalak herriko erdigunean dagoen gasolindegiak okupatzen dituen lursailak husteko agindua onartu du aho batez. 

Amurrioko Udalak herriko erdigunean dagoen gasolindegiak okupatzen dituen lursailak husteko agindua onartu du aho batez. 

Eraikina era boluntarioan husteko epe legalak errespetatu ondoren, udalak kentzeko erabakia hartu du. Udalak aurreikusi du uda partean behin betiko itxiko dela. Izan ere, enpresa kudeatzen duten arduradunei jakinarazpen ofiziala helarazi ostean, hilabeteko tartea izango dute jarduna eteteko.

Gasolindegiak orain okupatzen duen lurzoruaren kalitatea berreskuratzea izango da hurrengo pausoa.

Zerbitzuaren etorkizuna

Gasolindegiak egun sortzen dituen lanpostuak eta ematen duen zerbitzua mantentzea helburu du tokiko Gobernuak, hala ere, horren etorkizuna ez dago argi.

Amurrioko alkatea Josune Irabienek aurreratu du enpresa-jarduera hori berriz ezartzeko aukerak daudela, “Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, gasolindegiko jabeari proposamen batzuk egin dizkiogu eta batzuk atzera bota dituen arren, beste batzuen inguruan ez du ezer esan. Oraindik haien artean hizketan dabiltza”. Aukera horiek guztiak “indarraldian dagoen legeria bete eta hiri eremutik kanpo daudenak” direla gaineratu du Irabienek.

Gasolindegia 1959an jarri zuten martxan, 50 urterako jarduera doan egiteko baimentzen zion akordio bati esker. Epemuga gaindituta, 2009ko martxoaren 26an hartu zuten bertatik kentzeko erabakia, alderdi guztien onespenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide