Astelehenean abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak Amurrioko anbulatorio berria eraikitzeko prozedura. Printzipioz 3,5 milioi euroko aurrekontua izango du lanak; 576.000 euro aurten eta gainerakoa hurrengoan.
Hedabideek azaldu dute lanak hasiko direla urtea bukatu baino lehen eta, printzipioz, urtebete iraungo dute.
Eraikina Azkarraga baserria dagoen lekuan egingo dute eta Mendiko kalean izango du sarrera. Solairu bakarrekoa eta 1.350 metro karratukoa izango da -eskailerak eta oztopoak ekiditeko-. Horez gain, aparkalekua izango du anbulantzientzat eta langileentzat.