9. urteurrena ospatuko du Amurrioko gazte Asanbladak apirilaren 16an

Aimar Gutierrez Bidarte 2016ko api. 6a, 09:36

Amurrioko Gazte Asanbladak 9. urteurrena ospatuko du datorren apirilaren 16an “Hesiak hesi, iraultzen hasi!” lelopean. Egitarau oparoa antolatu dute horretarako.

Goizean zehar herriko enparantzan zentratuko da giroa. 11:00etan ekingo diote egunari 3x3 futbito txapelketarekin. 12:00etan umeentzako jolasak gauzatuko dituzte.

12:30ean Euskal Herriko garagardo azokari hasiera emango zaio, eta ordu berean Uluka taldeak kontzertua eskainiko du. Horretaz gain, goiz osoan momotxorroek animatuko dituzte Amurrioko kaleak eta pintxoak eskainiko dira txosnan.

Amurrioko Gazte Asanbladak 9. urteurrena ospatuko du datorren apirilaren 16an “Hesiak hesi, iraultzen hasi!” lelopean, egitarau oparoa antolatu dute horretarako.

Goizean zehar herriko enparantzan zentratuko da giroa. 11:00etan ekingo diote egunari 3x3 futbito txapelketarekin. 12:00etan umeentzako jolasak burutuko dituzte. 12:30etan Euskal Herriko garagardo azokari hasiera emango zaio, eta , ordu berean Uluka taldeak kontzertua eskainiko du. Horretaz gain, goiz osoan zehar momotxorroek animatuko dituzte Amurrioko kaleak eta pintxoak eskainiko dira txosnan.

Eguerdi partean, 14:30etan, herri bazkaria eskainiko dute San Anton Plazan. Tiketak dagoeneko salgai daude 10 eurotan Txokogorri tabernan. Tiketarekin batera ). urteurreneko kamiseta oparituko dute.

Arratsaldean gazte olinpiadak burutuko dituzte Askatasuna enparantzan. 19:30etan Fita Fiken kalejirak herriko kaleak girotuko ditu.

Egunari amaiera emateko kontzertu eskaintza zabalaz gozatzeko aukera egongo da 22:30etatik aurrera. Besteak beste, Pixontxis, Etenik Ez, Bad Sound System eta 9.urteurreneko abestia egin duen Patx&Run taldeak arituko dira oholtza gainean.

9. urteurreneko ospakizunak, ordea, ez dira apirilaren 16ra mugatuko. Apirilaren 8rako ere hainbat ekintza antolatu ditu Amurriko gazte Asanbladak Amurrioko Gaztetxean. 17:30etan Kortxoenea Gaztetxearen inguruko proiekzioa eta mahai ingurua antolatu dute. 21:30etan Basurde afariaz gozatzeko aukera egongo da eta gaua Sembrando Kaos eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren kontzertuek luzatuko dute. Txokogorrin dago afarian izena emateko zerrenda.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide