Mikel Landa garaile Garrastatxun amaitu den Euskal Herriko Itzuliko etapan

Mikel Landak, Sky taldeko txirrindulariak, irabazi du Garrastatxun amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren 2. etapa. Bi kilometro falta zirenean Wilco Keldermanen (TLJ) erasoari erantzun eta helmugan segundo bateko tartea ateraz irabazi du Zuiako gazteak Aiaraldea zeharkatu duen etapa euritsua. Sailkapen nagusiaren lehen postua eskuratu du gainera.

Mikel Landak, Sky taldeko txirrindulariak, irabazi du Garrastatxun amaitu den Euskal Herriko Itzuliaren 2. etapa. Bi kilometro falta zirenean Wilco Keldermanen (TLJ) erasoari erantzun eta helmugan segundo bateko tartea ateraz irabazi du Zuiako gazteak Aiaraldea zeharkatu duen etapa euritsua. Sailkapen nagusiaren lehen postua eskuratu du gainera.

Egungo ihesaldian 4 txirrindulari izan dira hasieratik eta Caja Rural talde nafarreko Angel Madrazo sartu da bertan. Etapa aurrera joan ahala, lasterketa burua txikitzen joan eta bi mutil bakarrik geratu dira buruan Madrazo bera eta Denifl. Nahiz eta 4 minutuko abantaila izan duten, 11 km. faltan harrapatu egin dituzte.

Eta orduan hasi dira komeriak tropeleko lehen postua nork lortuko Garrastatxurako igoeraren hasieran ondo kokatuta joan ahal izateko. Faborito guztiak aurrean sartu dira eta orduan iritsi dira lehen erasoak. Erasoen ondorioz bi txirrindulari aurreratu dira, Landa eta Kelderman, eta haien artean jokatu dute etaparen garaipena, Mikel Landa zuiarra gailenduz.

Harrigarria izan da arabarraren garaipena, oso gutxi lehiatu baitu aurten. Beste faboritoek lehiaketetan egun gehiago igaro dituzte eta beraz kontuan hartzeko txirrindularia izango da Euskal Herriko Itzuli honetan.

Azkenik, atzetik beste faboritoak banan-banan heldu dira euren artean segundo gutxi ateraz. Amaierako sailkapenerako jokoa oso irekia dago oraindik eta larunbatera arte borrokatu beharko dute Eibarreko podiuma zapaldu ahal izateko.

Arazoak Amurrion
Lasterketan arazoak izan dira, Amurrioko zatian, elizaren alboan dagoen errotondan olio putzu bat izan baita. Itzuliaren antolakuntzak Amurrioko kanpoaldetik pasatzeko hautua egin du, Amurrion kokatuta zeuden bitarteko helmugak kenduz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide