Autobus zerbitzua egongo da Amurriotik Baranbiora Euskal Herriko Itzuliaren etaparen amaiera ikusteko

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko mar. 31a, 11:31

Garrastatxun apirilaren 5ean amaituko den Euskal Herriko Itzuliaren etapa dela eta, antolakuntzak hainbat neurri hartu du Baranbion, Garrastatxun, alegia.

Lehenik eta behin Garrastatxuko igoera goizeko 10etatik aurrera itxi egingo dute autoak igaro ez dadin eta Garrastatxu eta Baranbion ezin izango da kotxerik aparkatu, antolakuntzak behar dituen baliabideak bertan kokatuko baitira (anbulantzia, oholtza...).

Garrastatxura autobusez

Hala ere autobus zerbitzua antolatu dute bertaratu nahi duen orok etaparen amaieraz gozatu dezan.

Garrastatxun apirilaren 5ean amaituko den Euskal Herriko Itzuliaren etapa dela eta, antolakuntzak hainbat neurri hartu du Baranbion, Garrastatxun, alegia.

Lehenik eta behin Garrastatxuko igoera goizeko 10etatik aurrera itxi egingo dute autoak igaro ez dadin eta Garrastatxu eta Baranbion ezin izango da kotxerik aparkatu, antolakuntzak behar dituen baliabideak bertan kokatuko baitira (anbulantzia, oholtza...).

Garrastatxura autobusez

Hala ere autobus zerbitzua antolatu dute bertaratu nahi duen orok etaparen amaieraz gozatu dezan.

Horretarako Amurrioko Reforretik autobusak abiatuko dira Baranbiora joateko; goizeko 11etatik 14:45etara, hain zuzen.

Autobusa Hordago jatetxearen parean geratuko da eta nahi duenak Garrasatxura oinez igotzeko aukera izango du.

Itzultzeko, aldiz, 17:00etatik 19:00etara egongo da zerbitzua eta bidaia horien balioa sinbolikoa izango da.

Baranbioko amaiera

Garrastatxuko igoerak txirrindulazaleen artean zeresana izan du haren gogortasuna dela medio eta ikustekoa izango da munduko txirrindularirik onenek nola erantzungo duten Baranbioko ‘horma’ horretan.

Berez, nahiz eta 2,7 kilometro bakarrik izan, txirrindulariek portu luzeak igotzeko ohitura baitute, ibilbidearen gogortasunak lasterketa erabat apurtuko duela espero da.

Aldaparen batezbesteko malda %11,67a da eta txirrindulariek hasieran eta kilometro bat pasa eta gero %20 maldak izango dituzte.

Nabarmentzekoa da errepidearen estutasuna, bertatik ez baitira txirrindulari asko sartuko eta, gainera, bilduko den jendetza kontuan izanda zaila izango da bertatik eroso pasatzea.

Hortaz, antolakuntzak eskatu du lasterketan parte hartzen duen pertsona guztiekiko errespetua.

Leku gutxi Garrastatxun

Itzuliaren antolatzaileek lasterketarako beharrezkoak diren baliabideak Garrastatxun eta Baranbion zehar hedatuko dituzte, eta ezinezkoa izango da Garratsatxu gainean aparkatzea antolakuntzatik at dagoen pertsonentzat.

Hain espazio txikia egonik, podiuma eta beharrezko baliabideak bakarrik kokatuko dituzte bertan eta kazetari, bulego eta autobusak herrian kokatuko dira

Amaieraz gain, txirrindulariek 70 bat kilometro egingo dituzte Aiaraldean

Hurrengo apirilaren 5ean Aiaraldeko errepideak zeharkatuko ditu Euskal Herriko itzuliak eta egun horretako etapak Baranbion izango du amaiera, Garrastatxuko gainean, hain zuzen.

Markina Xemein herrian hasi eta 174 kilometroko ibilbidea beteko dute txirrindulariek helmugaraino, horietatik 70 kilometro Aiaraldean.

Lasterketa 12:40an abiatuko da eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako lurraldeak zeharkatuko ditu ondoren Altubeko portua jaitsi eta Amurriorantz bideratuko dira Txozas gaina pasata.

Eskualdeko ibilbidea

Amurrioko udaletxearen parean tarteko helmuga izango dute eta Urduñarantz joko dute. Ondoren, Mendeikako gaina (3. mailakoa) pasa eta Izoria eta Murga igarota Amurrion sartuko dira, Bañuetaibar kalean beste tarteko helmuga bat izango dute.

Horren ostean, Larrinbetik igota Txozas gaina pasa eta Baranbiotik lehen pasaldia egingo dute. Berganza zeharkatu eta Amurriora joko dute Larrinbe igarota eta San Mames alboan bide nagusira irtengo dira Txozas gainerako norabidea hartuta.

Hori jaitsi ondoren Garrastatxun kokatuko den helmugaraino iritsiko dira arratsaldeko 16:48an eta 17:15ean bitarte, txirrindularien abiaduraren arabera.

Etaparen inguruko informazio gehiago dago www.itzulia.eus webgunean ikusgai.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide