Amukatu katuen babeserako elkarteak bilketa gauzatuko du Amurrioko Eroskin apirilaren 1ean eta 2an. Janaria, harea eta jendeak egin nahi dituen ekarpenak jasoko dituzte Amukatuko kideek, bertan mahaia jarriko baitute.
Amurrioko elkarteak kaleko katuak zaindu eta kolonien populazioa kontrolatzen du, esterilizazioen bitartez. Gainera, animali gaixo edo zaurituak jasotzen ditu eta jabe berriak bilatzen dizkie, baldin eta etxe-katuak badira.
Katuen adopzioak sare sozialen bitartez kudeatzen dituzte, besteak beste.