"Parekidetasunaren alde borrokatzen dut saskibaloiari dioadan amodioaren ondorioz"

Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 09:28

MADELEN URIETA GUTIERREZ (Amurrio, 1981) saskibaloian jokatzen hasi zen aspaldi eta grina horrek kluba sortzera eta parekidetasunaren alde borrokatzera eraman zuen. Gasteizko Araski taldearen kudeatzaileetako bat da orain.

Nahiz eta Amurriokoa izan apustu handia egin duzu emakumezkoen kirolaren alde Gasteizen, azalduko diguzu?

Txikia nintzenetik harreman estua izan dut kirolarekin. Gogoko nituen kirol guztiak, harik eta saskibaloiak azaldu ezin dudan zerbait sortu zidan arte.

MADELEN URIETA GUTIERREZ (Amurrio, 1981) saskibaloian jokatzen hasi zen aspaldi eta grina horrek kluba sortzera eta parekidetasunaren alde borrokatzera eraman zuen. Gasteizko Araski taldearen kudeatzaileetako bat da orain.

Nahiz eta Amurriokoa izan apustu handia egin duzu emakumezkoen kirolaren alde Gasteizen, azalduko diguzu?

Txikia nintzenetik harreman estua izan dut kirolarekin. Gogoko nituen kirol guztiak, harik eta saskibaloiak azaldu ezin dudan zerbait sortu zidan arte.

“Batzuetan saskibaloian jolasteko piperrak egiten nituen ikastetxean nire lagun onena Txikirekin”.

Hortik aurrera izan naiz jokalaria urte luzez, entrenatzailea, laguntzailea, zuzendaria... adar guztiak landu ditut.

Nagusi egin nintzenean ikusi genuen zer gertatzen zen emakumezkoen kirolean eta erabaki genuen gauzak aldatzea. Uste dut apurka-apurka lortzen ari garela.

Araski taldeak talde semiprofesionala dauka, zenbat neska dituzue klubean?

200 neska ditugu harrobian. Horrez gain, nagusien taldeak ditugu, asko hazi gara denbora gutxian.

Lehenengo urtean 6 talde besterik ez genuen eta 4 urte geroago 19 talde ditugu.

Zer suposatzen du horrelako talde bat kudeatzeak?

Lehenik eta behin, ardura ugari. Talde semiprofesional horretan aurrekontua asko hazi da eta erabakiek ez diote eragiten bakarrik talde horri; ez gara izango talde nagusiari bakarrik erreparatzen dion kluba azpiko taldeak eta harrobia baztertuta.


“Denboraldi honetan liga handitu da eta bi talde gehiago egon dira. Gainera, gure taldean Tenerifeko bi klub izan ditugu, horrek suposatzen duen guztiarekin”.

Urtero berriro asmatu behar dugu zerbait aurrekontua orekatzeko. Ondo legoke enpresa pribatu baten babesa lortzea, lagundu gaitzan.

Zer motibatzen zaitu gehiago, saskibaloia edo parekidetasuna lortzea?

Parekidetasunaren alde borrokatzea izan da saskibaloiari diodan amodioaren ondorioz. Entrenatzaile lanetan esperientzia ezatseginak izan ditut.

“Adibidez, joko-aretoan epaileek uste izan dute nire laguntzaileak zirela entrenatzaileak, ni emakumea nintzelako, eta eurekin bakarrik hitz egin izan dute”.

 Horrelako hainbat pasadizok erakutsi didate zerbait txarto dagoela eta aldatu behar dugula.

Astean zenbat aldiz entrenatzen du lehenengo taldeak eta nongoak dira jokalariak?

Taldeak 4 egunez entrenatzen du eta saioek irauten dute 2 ordu eta bi ordu eta erdi. Gainera, jokalari batzuk gimnasiora joaten dira goizez.

Gasteizko 5 jokalari ditugu, Gasteizen ikasten duten beste 2 -bat Nafarroakoa eta bestea donostiarra- eta 2 amerikar. Harrobiko zenbait jokalarik ere parte hartzen dute entrenamenduetan.

Taldeko zutabea etxekoa da, baina kanpoko jokalariak fitxatzen ditugu kalitate jausia egiteko eta lehiatu ahal izateko edo indartzeko posizio ahulenak.

Zeintzuk izan dira klubaren lorpen garrantzitsuenak?

Lorpen handiena izan da Emakumezkoen Liga 2ra igotzea eta aurten Emakumezkoen Ligara igotzeko fasea jokatzea.

Hala ere, harrotasun handiena sortzen digu etxeko taldea izateak eta gurekin dauden neskek.

Azken finean, horiek daude proiektuaren atzean, ilusionaturik eta hobeak izateko ahaleginak egiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide