Tubos Reunidos lantegiko LAB sindikatuko ordezkariek prentsa oharra zabaldu dute adierazteko enpresak erabili nahi duela enplegua erregulatzeko espedientea mantentzeko mozkinak. Horretarako, erakunde sindikalak uste du beharginen soldata murriztuak eta bitarteko publikoak (hau da, Gizarte Segurantzako langabezia subsidioak) baliatu nahi dituela zuzendaritzak.
LABek nabarmendu du mozkin ugari lortu zituela enpresak aurreko urteetan, nahiz eta 2015ean galerak izan.
Aldi berean, zuzendaritzari eskatu dio lantegian antolakuntza arazoak konpontzea. Langile ordezkarien aburuz, hori espedientea baino neurria eraginkorra izango da (eta 12 egunetan gertatutako 3 istripuak adibidetzat jo dute).
Sariak
Bukatzeko, LABek zalantzan jarri du enplegua erregulatzeko espedientea abiatzen duen enpresak “Joxe Mari Korta” saria jaso behar duen.