Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztuko du Tubos Reunidosek laster

Erredakzioa 2016ko mar. 15a, 17:36

Gaur eguerdian jakinarazi dio Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak langile batzordeari enplegua erregulatzeko espedientea abiatzeko asmoa daukala.

Gaur eguerdian jakinarazi dio Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak langile batzordeari enplegua erregulatzeko espedientea abiatzeko asmoa daukala.

Zuzendaritzak deialdia egin die sindikatuei negoziaziorako mahaia osatu dezaten kontsulta epea hasi baino lehen. Astebete gehienez izango dute langile ordezkariek mahaia osatzeko, martxoaren 22ra arte. Hilaren 29an entregatuko die enpresak espedientearen nondik norakoak azaltzen dituen dokumentazioa. 

Iturri sindikalek adierazi dute ez daukatela informazio gehiago eta hurrengo astean espero dutela jakitea zeintzuk diren zuzendaritzaren helburuak.

Duela aste batzuk enplegua erregulatzeko espedientea gauzatu zuen Tubos Reunidos enpresak Trapagako lantegian eta lanaldia % 50ean murriztu zuten. Esan bezala, momentuz, enpresak ez du azaldu zeintzuk diren ezarri nahi dituen baldintzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide