Lau antzerki obra labur ikusteko aukera egongo da martxoaren 19an Amurrion

Erredakzioa 2016ko mar. 15a, 00:00

Aurten ere “Antzerki arina” ekimena antolatu du Amurrioko Aimara antzerki taldeak. Martxoaren 19an izango da zita. 19:00etatik aurrera lau antzerki obra labur ikusteko aukera egongo da, herriko hainbat gunetan: San Antonen, La Casonan eta Kultur Etxean. Antzezlanak ikusi nahi dituzten herritarrak Kultur Etxera gerturatu beharko dira, eta hortik bideratuko zaie gainontzeko guneetara.

Obra bakoitza hiru aldizSarreren prezioa ikusi nahi diren obren araberakoa izango da. Lan bakar bat ikusi nahi duenak 4 euro ordaindu beharko ditu, bi ikusi nahi dituenak 6, hiru ikusi nahi dituenak 7 eta guztiak ikusi nahi dituenak, berriz, 8. Obra bakoitza hiru aldiz eskainiko da, hiru ordutegi ezberdinetan. Antzezlanen artean musikaz gozatzeko aukera egongo da, folk doinuak jorratzen dituen Urigan taldearen eskutik.

Hauek izango dira eskainiko diren obrak: "Amor breve en un acto vandálico", "Tu recuerdo me dejó frio", "Shalom Aleijem" eta "Delirios de grandeza".

Ordutegien gaineko informazio gehiago izateko klikatu hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide