“Ulermenerako ikaskuntza” aplikatzen hasiko dira Virgen Ñiña ikastetxean

Erredakzioa 2016ko mar. 10a, 07:53

Ulermenerako ikaskuntza” eredua hasi dira aplikatzen Amurrioko Virgen Niña ikastetxeko klaseetan. Eskolatik adierazi dute datorren ikasturteari begira Lehen Hezkuntzako Giza eta Natur arloetako metodologia moldatzen ari direla, “ulermenerako ikaskuntza” ardatz nagusi moduan izanda.

Ulermenerako ikaskuntza” eredua hasi dira aplikatzen Amurrioko Virgen Niña ikastetxeko klaseetan. Eskolatik adierazi dute datorren ikasturteari begira Lehen Hezkuntzako Giza eta Natur arloetako metodologia moldatzen ari direla, “ulermenerako ikaskuntza” ardatz nagusi moduan izanda. Irakasleak ere formazio saioak jasotzen ari dira, EmPeCemos plataforma baliatuta.

Iaz ekin zioten metodologia hori ikastetxean probatzeari. “Proiektu horretan formatzen ari ziren bi irakasle praktika bat egitera etorri zitzaizkigun”, azaldu dute zentroko arduradunek, “horrela marko pedagogiko bat sortu zen Bostoneko Harvard Unibertsitateko aditu talde batek zuzenduriko Project Zerok-tik”.

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin egin zuten lehen saiakera, Unibertsoari buruzko unitate didaktiko batekin. Esperientzia horren emaitzen aurkezpena egin zen gero, non eta Floridako Nazioarteko Unibertsitatean, pentsamenduari buruzko biltzar batean.

Orduan erabaki zuten ikastetxeko kideek metodologia horretan sakontzea, “behin emaitzak ikusita eta ikasleen balorazioa zein zen jakinda”.

Ikasleen aktibazioa

Metodologia berri horrek ahalbidetzen du ikasleak “hartzaile pasibo huts” izatetik “eragile aktibo” izatera igarotzea, ikastetxetik azaldu dutenez. Horretarako hainbat helburu finkatzen ditu metodologia horrek: “Ikaskuntza adierazgarria lortzea, pentsamendu sakonean oinarrituz berariazko ulermena erdiestea, eta ezaguerak nahiz pentsamenduak nork bere bizitzara eraman eta hartan aplikatzea”.

Baina proiektuak ez du “Ulermenerako ikaskuntza” deritzon metodologia soilik barnebiltzen, Visible thinking eta "adimen anitzeko teoriak" ere inplementatzen ditu.

Ikastetxeko Haur Hezkuntzako 4 urteko gelakoek metodologia horren gaineko ikerketa batean parte hartuko dute, estatuko eta beste herrialdeetako beste hainbat ikastetxeekin batera. Virgen Niñatik adierazi dute ikerketa horren emaitzak 2017. urtean Miamin egingo den ICOTen (International Conference On Thinking) aurkeztuko direla Angela Salmonen eskutik (Project Zeroko eta Harvardeko kidea).

Irakurri hemen proiektuaren sustatzaileetako bati eginiko elkarrizketa.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide