"Umeek inguratzen nautenean oso harro sentitzen naiz"

Erredakzioa 2016ko mar. 10a, 13:34

MANUEL PLAZA BEDMARek (Amurrio, 1962) Urrezko Guk Saria jasoko du larunbatean Olentzeroren ordezkaria izateagatik urte luzez.

Guk Saria jasoko duzu larunbatean, nola sentitzen zara zure lanaren aitorpena dela eta?

MANUEL PLAZA BEDMARek (Amurrio, 1962) Urrezko Guk Saria jasoko du larunbatean Olentzeroren ordezkaria izateagatik urte luzez.

Guk Saria jasoko duzu larunbatean, nola sentitzen zara zure lanaren aitorpena dela eta?

Oso pozik eta harro nago, gainera, aurten Amurrioko “Pregoilari” izatea ikaragarria da, ohore handia.

Duela zenbat urte hasi zinen Olentzero lanak egiten, nola hasi zinen?

Amurrioko lehenengo Olentzero Floren Aldama izan zen. AEKn euskara ikasten izan nintzenean, Laudioko Kiski agertu zen: “Mutil euskaldun bat Olentzero egiteko behar dugu”, esan zuen, eta ni harrituta; hamabi emakume eta mutil bakarra klasean… “Bai Manolo zuretzat”. Horrela hasi zen historia hau.

Hasi zinenean uste zenuen hain ibilbide luze eta oparoa beteko zenuela?

Hainbeste urte Olentzero izatea ez nuen espero, gauza puntuala izango zela uste nuen, eta jadanik 31 urtez egin dut jarraian.

Amurrion ez ezik, urte pare batean Arespalditzan egon nintzen eta beste herritatik ere deitu didate, baina ezinezkoa da leku guztietan egotea; egun berean -24an, alegia- Olentzerok guztia bakarrik egiten du .

Gabonak hurbiltzen direnean prestaketa bereziren bat egin behar duzu?

Betikoa, irailaren amaieran ilea eta bizarra moztu ez, baina lanik gogorrena Ohiturak taldeak egiten du.

Ohiturak kriston gorakada eman dio Olentzerori ; beraiei “chapeau”!

Ez da ardura handiegia umeen ilusioa zure esku egotea?

Ardura handia da gurea, umeak zugan sinisteko, lehenik eta behin Olentzero zarela sinistu egin behar duzu.

Hainbat ilusio, eskaera, poza, irriak… eta guk egiten dugu hori guztia.

Umeek inguratzen nautenean harro sentitzen naiz, oso harro.

Zein da Olentzero izatearen alderik onena? Zein izan da zure esperientziarik onena?

Umeen mundua oso polita da, ilusioz beteta eta sarritan eramaten duguna emandakoa baino gehiago da.

Esperientzia ugari izan ditut, baina politenen artean nire umea belaunetan edukitzea izan da.

Bestalde, orain dela sei urtetik ona ama gazteak umeekin niregana hurbiltzen dira: “Ni zure belaunetan egon nintzen eta orain nire umea zure belaunetan ere egon dadin ekartzen dizut.“

Olentzero gisa zein da zabaltzen duzun mezua umeen eta nagusien artean?

Zintxoak izan behar direla, ingurumena zaindu eta, batez ere, gure kultura eta hizkuntza maitatu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide