Assemblea Nacional Catalana, Sumate eta Omnium-eko kideek hitzaldia eskainiko dute bihar

Erredakzioa 2016ko mar. 8a, 01:44

Katalunian abiatutako prozesu independentistari buruzko hitzaldia antolatu du Aiaraldeko Gure Esku Dago-k. Bihar izango da hitzordua, 19:00etan Amurrioko Katakesi Aretoan.

Katalunian abiatutako prozesu independentistari buruzko hitzaldia antolatu du Aiaraldeko Gure Esku Dago-k. Bihar izango da hitzordua, 19:00etan Amurrioko Katakesi Aretoan.

Lau izango dira bertan arituko diren hizlariak. Alde batetik, Liz Castro egongo da, Assemblea Nacional Catalanako (ANC) nazioarteko harremanen arduraduna. Kataluniako Asanblada Nazionala 2012an sortu zen, Herrialde Katalanen independentzia lortzeko asmoarekin. Helburu horri begira hainbat ekimen antolatu ditu talde horrek. Ikusgarriena 2013an antolatutako Via Catalana izan zen, herrialdea goitik behera zeharkatu zuen 400 kilometroko giza-katea.

Beste bi hizlari (Jose Maria Clavero eta Joan Sole) Súmatekoak izango dira. 2013an sortutako erakunde horrek boto independentista sustatzea du helburu, non eta gazteleraz mintzatzen den komunitatean. 

Azken hizlaria Omnium Cultural entitatekoa izango da. 1961an sortu zen talde hori, hizkuntza katalana sustatzea xede harturik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide