Lurjauzi batek A-624 errepidearen errail bat estali du (Balmasedarako norantzan doana). Amurrion jazo da gertaera, errepidearen 32. kilometroan. Trafikoa motela da une honetan bertan, eta Ertzaintza ari da egoera bideratzen. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak semaforo bat jartzeko asmoa du lurjauzia gertatu den tokian, errail bakarra izanda ere bi norantzetako trafikoa bideratu ahal izateko.
7,7 milioi euroko obra
Aldundiak 7,7 milioi euro bideratu zituen bost kilometroko luzera duen errepide zati hori (Amurrio eta Ziorraga komunikatzen dituena) erreformatzeko. Oraingoa ez da, baina, errepide zati horretan gertatzen den lehen lur-jauzia: 2011an beste bat jazo zen.