Amurrioko udaltzaingoak 2015. urtean 169 galdutako objektu jaso zituen. Batez ere, giltzak, betaurrekoak, arropa, sakelako telefonoak, eskuko poltsak, diru-zorroak, erlojuak eta dokumentazioa aurkitu dituzte.
Objektu bat topatzean, lehenik eta behin, jabearekin harremanetan jartzen saiatzen dira, identifikazioaren bat edo telefono zenbakiren izanez gero. Harremanik lortu ezean, legez objektuak bi urtez gorde behar dituzte.
Bi urte eta gero jaberik gabeko objektuak
Objektua topatu duen pertsonak eurentzat eskatu dezake bi urte horietan jabea agertu ez bada. Era berean, jabeak eskatu egiten badu eta objektuak kostu handia badu, aurkitu duen pertsonak eskubidea du ordainetan dirua jasotzeko, aurkitu izanagatik.
Berreskuratzen ez diren gainerako objektuak, bereziki arropa eta betaurrekoak, hainbat GKEri ematen zaizkie. Sakelako telefonoak, ordea, helburu sozialak dituzten kanpainaren baten sustatzaileei oparitzen zaizkie, eta gainerako elementuak suntsitzen dira.